Ganbara

Txoko hau sormena lantzeko erabiltzen dut gehienbat. Hau da, nire sormenari nolabaiteko irteera ematen dioten testuak jartzen ditut txoko honetan. Normalean, testu laburrak izaten dira, liburu gisa argitaratu ezin daitezkeenak, dela laburregiak direlako dela beste arrazoiren batengatik. “Ideien ganbara” honetan, batez ere, idazteko motibazioa bilatu nahi dut, noiz edo noiz zer edo zer sortzeko: olerkiak, ipuinak, gogoetak, irakurri ditudan liburuei buruzko iruzkinak, gizarte-kritika…

Este espacio lo utilizo sobre todo para tratar de ser creativo. Es decir, voy añadiendo textos que den una salida a mi creatividad. Normalmente, suelen ser textos breves que no pueden publicarse como libros, sea porque son demasiado breves sea por cualquier otra razón. En este pequeño “desván de ideas” quiero más que nada encontrar una motivación para escribir cualquier cosa en cualquier momento: reflexiones, comentarios sobre libros que he leído, crítica social, artículos, cuentos breves…

Astigarraga zonbi

Astigar elkartearen aldizkaria urtean behin argitaratzen da, herriko jaiak hasi baino egun batzuk lehenago. Behin, ipuin bat eskatu zidaten eta nik honako ipuin hau bidali nien, eta argitaratu egin zuten:

Ane haurdun da

Gizonok beti izango gara haurdunaldiaren lekuko soilak. Emakumea da une harrigarri horren protagonista handia, dudarik gabe. Idazleei , baina, gustatu egiten zaie besteren lekuan jartzea. Eta hori bera da ipuin honen arrazoia, une batez emakume gazte, haurdun eta ez konformista baten lekuan geure burua jartzea. Titulua:

Mini extracts

from the book Kosmogonia ( Kosmogonia liburutik ateratako zenbait mini-ipuin, ingelesez dago):

Esklabotza berria

Esklabotzari buruz pentsatzen dugunean, bai gizabanako gisa bai herri gisa gugandik urrun dagoen zerbait balitz bezala pentsatzen dugu hartaz. Baina, oraingoan esklaboak gu geu izango bagina? hau da, gatibu daudenak gure gurasoak, gure anaia-arrebak eta gure seme-alabak izango balira…? Hor datza ipuin honen mamia, eta honako titulu hau jarri diot:

Zementu gehiagorik ez, please

Gizarte-kritika:

Euskadi Sariak

Orain dela urte gutxi, halako kalapita bat gertatu zen » gora «Euskadi Sariak» behera. Nik kontuaz neure iritzia jarri nuen idatziz. Ez dakit idazkia inora bidali ote nuen, ala kaxoi batean hautseztatzen utzi ote nuen. Nolanahi ere, hemen duzue:

Kriseiluaren argipean

Liburu-iruzkina:

Doluzko poemak

Heriotzari buruz idatzitako kantu, abesti eta elegia guztiak pilatu eta urre bihurtuko bagenitu, gaur egungo finantza-krisiarekin amaitzeko adina diru baietz lortu. Horra hor nire «penita pena» kitatzeko bertso bakan eta apal batzuk:

Ogi hutsa

literatura- iruzkina:

Bertsoak

egin nahi, baina ezin. Hala ere, zeinen tentagarri…:

Ze eingo diogun ba

Ipuin honetako pertsonaiaz gehien erakartzen nauena darion bakardea da, eta bentzututa egotearen haren sentimendua ere bai:

Sinopsiak

Bi sinopsi, editorearen enkarguz idatzita. Baina ez nintzen ausartu bidaltzera. Zergatik izango zen…?:

Gizon Mantsoa

Hauxe dituzue Hiria argitaletxean argitara emandako Agatha Christie-ren » liburuaren hasierako orriak. 1997. urteko bertsioa da eta nik gauza bat esango dizuet argi eta garbi: testu honekin norbaitek arazoak baldin baditu, doala euskaltegira euskaraz (behar den bezala) irakurtzen ikastera.

Gabon eta puzker on

Kritikari buruzko kritika bat duzue hau, erdi txantxetan erdi seriotan egina. Ez egin kasu handiegirik, benetan…:

Sei olerki

Behin Aragon frantziar olerkariaren olerki bat euskaratzea proposatu zidan EIZIE-k, Senez aldizkarian argitaratzeko. Nik 6 poema bidali nizkien, haien artetik aukera zezaten euren gogokoena. Hemen dituzue:

Aholkuak

Hona hemen aholku-sorta on bat, herriko «atorrante» batzuengandik libratzeko aukera agian emango diguna:

Elegia

Behin, gurasoetako bat hil zitzaion lagun bati bidalitako sms laburra:

3hats

Hatsa elkartearen 2010. urteko poesia-kaieran argitara emandako hiru olerki:

Coalición Política:

Reivindicaciones, Propuestas de Programa y Funcionamiento (Ideario político, 4 archivo).

Pentsamendu txikiak

Batzuetan, lapitzari punta zorroztu behar zaio. Espiritua pentsamenduaren aurrean irekita izan behar dugula esan nahi dut, zeren altuegi hegan egin ez arren, «pentsatzeak» beti eskainiko baitigu bestelako perspektiba bat, guztiz eskertzekoa izaten dena, bereziki gure garai hauetan, zeinetan telebistak, internetek, play-ak, e.a. gure arreta osoa xurgatzen diguten…:

Arrotza

Albert Camus-en liburuak badu liluratzen gaituen misteriozko zerbait, eta horretaz mila bider hitz egin arren, ez dut uste misterio hori guztiz argitara ateratzea lortuko dugunik, gizakiaren barren-barreneko zerbaitekin du-eta zerikusia, eta beste hainbat eta hainbat sekreturekin gertatzen den bezala, hau ere gizakioi ezagutzea debekatua zaigu. Hemen dituzue, beraz, nobela ospetsuaren aurreneko orrialdeak eta «Hiria» argitaletxerako idatzitako bi sarrera (formala bata, ez-formala bestea):

Astigarragako agroaldea

Gizarte-kritika, non ikusten baita zeinen erraza den emandako hitza jatea:

Esaldi ederrak

Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak liburua (Txalaparta argitaletxea, 2006) nire eskuetan erori zenean, estetika aldetik eragin zidan zirrara azaltzea, adieraztea benetan gaitza egiten zait. Ez nekien nondik hasi gozatzen: hainbesteko joritasuna, hain ederra eta aberatsa zentzu guztietan, musika bezalakoa zen nire belarrietan, musikarik jasoenarekin alderatzeko moduko gertaera. Ekin nion, beraz, horren alperrikako diren — batzuen ustez — baina nik horren gogoko ditudan nire esaldi-bilketa horietako bat egiteari, eta hemen duzue horren emaitza ez-sistematikoa:

Marbella

Gizarte-kritika, non erakusten baita aberastasuna batzuetan ondo pobrea izaten dela:

Hutsunea

Zeinen politak diren ustekabean sortzen zaizkigun pentsamenduak, bereziki iturik gabeak direnean…:

Pentsioak

Gizarte-kritika, non erakusten baita zeinen praktikoa den kalkulagailu bat beti soinean eramatea:

Saltzaile baten heriotza

Zenbat maite izan dudan nire «, A. Miller-ren antzerki-lan ospetsua. Hiria argitaletxean daukauze argitaratuta. Felipe Juaristik eta Mª Jesus Yarzak lagundu zidaten testua ahal den gehien txukuntzen eta zuzentzen. Ez da atzo goizeko itzulpen-lana halere, aspaldixekoa baizik. Hemen hasierako orriak dituzue:

Agendako poematxoa

Behin Euskal Idazleen Elkarteak poematxo bana eskatu zigun elkarteko kide guztioi, eta nik honako hau bidali nien:

Iragarkia

Nik txakurtxoak oso gogoko ditut. Orain arte bi izan ditut, lehena 14 urterekin hil zen, urte gehiegi pilatu izanaren ondorioz; nire bigarren txakurra, berriz, bizirik dago oraindik, bi-hiru urte besterik ez ditu-eta (berariaz, bizitza luzea opa diot!). Bai, txakurrak animalia zoragarriak dira, baina batzuetan jabeok ez gara ohartzen txakurrak edozein modutan edukitzerik ez dagoela. Eta hain zuzen, horretaz ari da iragarkitxo hau:

Soinua

Poetry V liburuko bertsoak kantatzeko soinua duzue honako hau:

Etikarik eza

Gizarte-kritika, non salatzen baita telebista-saio batzuen etikarik eza:

Motozerra erabiltzeko hainbat aholku

Barre egin behar, mundua zeinen negargarria den ez pentsatzeko!. Oso testu laburra da:

Gonbidapena

Batzuetan, ideia bat bururatzen zaigu, eta hasten gara ideia hori gauzatzeko urratsak ematen. Baina, dena prest dagoenean, barruko ahots txiki batek esaten digu hobe dela ideia hori bertan behera uztea, beharbada ez dela horren ideia ona… Nire web gunea aurten berritu dudanean, euskal idazle eta itzultzaileak gune berria ezagutzera gonbidatzea otu zitzaidan, baina azkenean gonbidapena e-posta bidez bidaltzea besterik falta ez zitzaidanean, ideia gauzatu gabe utzi nuen. Beno, gonbidapena hemen behintzat irakur dezakezue:

Faltsutasuna

Hona hemen sortze-nekeei buruzko gogoetatxo bat:

Fuenteovejuna

Gizarte-kritika, non batzuen eta besteen miseriak agerian gelditzen diren:

Eromenaren Mendietan

Liburu-iruzkina:

Gabonetako postala

Nire gurasoak hil eta gero, jarraitu nuen Baionako osaba-izebei urtero-urtero gabonetako zorion-txartel bat bidaltzen, egun batean postalak elkarri bidaltzeari utzi genion arte. Ez dakit honez gero hilak dauden. Ez ditut ahaztu ordea. Osaba Florencio adore handiko gizasemea izan zen, Francoren garaietan antifrankista amorratua, PC-koa, ausarta… Behin, diru pixka bat eman zidan, zera esanez: «Tori, diska on bat eros dezazun». Nik Victor Jararen diska bat erosi nuen; eta orduz geroztik, «Te recuerdo Amanda» abestia beti ibili zait buruan… Bidali nion azken gabon-txartelean hitz hauek idatzi nituen:

Últimos instantes

Honako ipuin hau «El contador de historias y otros cuentos breves» liburutik aterata dago. Orain dela gutxi, lankide bati pasatu nion, euskaraz jar zezan. E-posta trukaketan hauxe esan nion: » Bai, Mariaje. Ipuina nirea da. Aspaldian idatzi nuen, «El contador de historias y otros cuentos breves» liburuan jasota dago eta ez daukat gogorik nik neuk itzultzeko. Ez dakit, beste euskaldun baten euskara eman nahi diot, ni beti ez azaltzearren leku guztietan edo… Kapritxo bat da. Esan bezala, ez dago presarik. Har ezazu nahi edo behar duzun denbora, zure ohiko lanei lehentasuna emanez, noski. Eta bukatzen duzunean bidali, diru-kontuak egingo ditugu, eta listo. Baina, beno, hitz egingo dugu. Agur». Hark, ordea, ipuina bere alabari pasatzea proposatu zidan, hura bera ere itzultzaile, ikasketadun eta bere ama bezain eskaldun fina izaki. Baietz nik. Oraingoz, hemen duzue erdarazko bertsioa. Ea Mariajeren alabak, Korok, euskarazkoa bidaltzen digun!:

Ia denaren historia labur bat

Batzuetan, gauza handi bat esateko, ez dugu hitz gehiegirik behar:

Zinpeko Itzultzaileak

Behin, zinpeko itzultzaileei buruzko artikulu bat irakurri nuen, eta handik egun edo aste batzuetara –ez dakit– honako testu hau idatzi nuen:

Flash poetikoak

han eta hemen topa ditzakegu, baita gutxien espero dugunean ere:

Azken Uneak

Hitza ematen denean, ez du balio hitza jatea. Beraz, «Últimos instantes» ipuinaren euskarazko bertsioa daukazue hemen, Koro Garmendia Iartzak eginiko itzulpen txukunaren eskutik:

Gonbitea

Hona hemen beste gonbidapen bat, inora bidali gabe geratu zena: «

Zalantza

Behin, nire lagun Juleni zalantza bat sortu zitzaion, eta nik honela erantzun nion:

States of America

Gizarte-kritika:

Proposamen-egitaraua

Haserretuak (indignatuak) direla eta, azken boladan hautsa majo harrotu dela esan daiteke. Nik ez dakit mugimendu hori politikan gauzatzeko bezain ona izango ote den, hau da, hauteskundeetan noizbait aurkezteko urratsak emango ote dituen. Hobe, hori egingo balute; bestela, trumoi asko… eta euri gutxi! Hasteko, haserretuek egitarau politiko bat zertu beharko lukete, eta badirudi horretan dihardutela. Eskatu ere egin digute herritar guztioi geure harri koskorra ekartzea, eta proposamenak bururatu ahala denon eskura jarri. Ba horixe da nik egin dudana, hainbat proposamen bururatu zaizkit, nire «ametsetako» gizartean gauzatuta ikusi nahi nituzkeenak. Ea zer iruditzen zaizkizuen:

Amets egiten

Jakina denez, amestea libre da. Eta nik, oraingoan, euskara batuaz idazten ditugun testuak euskalkietara pasatzeko balioko ligukeen programa informatiko batekin egin dut amets. Badira errealitate bilakatzen diren ametsak. Hortaz, nork jakin…:

Benetako demokrazia

Gaur egun asko hitz egiten da «benetako demokraziaz». Nik gai horri heldu eta gogoeta txiki-handi bat egin dut. Ea zer iruditzen zaizuen:

Gaua amildu baino lehen

Urtero, inoiz hutsik egin gabe, Auxtin Zamora gizon jatorra nitaz gogoratzen da eta bere Olerki Bilduman parte hartzera gonbidatzen nau. Aurten igorri diodan olerkitxoa honako hau duzue: «

Gizon biluzia baitzen

Udako oporretan hartu ditudan ezusteko atseginetako bat duzue honako ipuin hau («ezusteko atesegina» diot, aspalditik ez bainuen ipuinik idazten):

Ixtorio hautatuak, R. Dahal

Liburu-iruzkina:

Esaldi Interesgarriak.

Artxibo honetan esaldi askotxo topatuko dituzue, gure hizkuntza-ba gajea aberasteko oso-oso interesgarriak:

Hitz higatuak

«Hitz higatuak, zapata-zolak bezain» liburua Marjinalia Bildumara pasatu da.

… por la boca muere el pez

Mingailuzea izatea ez da aparteko nolakotasuna. Ez alferrik, erdal esaera zahar batek ederki dio:

Inora ez daramaten bideak

Hona hemen 2011ko udak ekarritako beste ipuin bat. Ezkorra da, baina badu indarra, nire ustez. Ea zerbait esaten dizuen:

Boteoia

Ni ez naiz bertsolaria, baina izan banintz, nago ez ote nukeen txispa pixka bat izango. Epaitu zuk zeuk:

Xerazade

Ugariak dira zoragarriari buruz entzunak ditugun istorioak, legenda bihurtzeraino ere iritsi zaizkigunak. Gaur, ordea, beste bertsio baten aurrean, bestelako baten aurrean jarri nahi zaituztet, ankerkeriaren eta tiraniaren aurkako aldarritzat ere jo daitekeen ipuintxo honen eskutik:

Jipoia

Hona hemen 2011ko udak ekarritako beste ipuin bat (azkena!). Espero dut odola dela-eta inor burtzoratuta ez geratzea:

Atez ate

Barra-barra hitz egiten da azken boladan atez ateko bilketa-sistemari buruz. Lehen batean, zaborra biltzeko sistema horren aldekoa naiz, baina planteatuta dagoen bezalaxe ez dut guztiz gogoko. Ondoko artxiboan hobeto azaltzen dut zer pentsaten dudan:

Agur esatea gutxi esatea dek, motel

Atzo Jontxu hila zela jakin nuen. Omenalditxo bat egin nahi izan diot, dakidan moduan:

Irène Némirovsky

Irène Némirovsky idazlearen «Neska lapurra» ipuina Marjinalia Bildumara pasatu da.

Hitzen ondoeza, Joseba Sarrionandia

Liburu-iruzkina:

Zazpi etxe Frantzian, Bernardo Atxaga

Liburu-iruzkina:

Trapuan pupua, Patziku Perurena

Liburu-iruzkina:

Bilbao New York Bilbao, Kirmen Uribe

Liburu-iruzkina:

Euskal Herria Sutan, Xabier Montoia

Liburu-iruzkina:

Ezer gehiago gabe, Karlos Linazasoro

Liburu-iruzkina:

Telezailak, Hainbat egile

Liburu-iruzkina:

Inkesta

Behin, Euskal Idazleen Elkartetik inkesta moduko bat bidali zidaten, boluntarioki parte hartzeko animatuz ni. Beno, ba, ez dakit inkesta hura nonbait atera ote zen argitara (baietz uste dut); dena den, hemen duzue orduko nire erantzuna:

Argazkia

Goiko Inkestarekin lotuta, argazki bat eta lerrotxo batzuk eskatu zizkidaten aurrerago. Eta nik ondokoa bidali nien:

Galeuska

Beste batean, Euskal Idazleen Elkarteak kideongana jo zuen rako ideia eske. Nik ez nien ezer bidali, baina hala ere honako ideiak bururatu zitzaizkidan:

Bi olerki

Hatsaren Poesia 2012. urteko kaierarako igorri nituen bi olerkiak dituzue honako hauek:

Krisia

n murgilduta gaudenez, badirudi denoi bururatzen zaigula idea bikainak kinka larri horretatik ateratzeko. Nik ere ez dut atzean geratu nahi izan…:

Tropak

Batzuetan, nire adiskide Juliánek galdera interesgarriak egiten dizkit berari sortzen zaizkion zalantzei buruz. Nik ahalik eta hobekien erantzuten saiatzen naiz, beti erraza ez bada ere:

Poesia herida

Hona hemen olerkitxo bat, Amnesty International erakundearen omenez egina:

Aleksandr Nikoalevich

Aleksandr Nikoalevich Afanasiev errusiar idazlearen «Soldadua eta Herioa» ipuina Marjinalia Bildumara pasatu da.

En favor de las coaliciones

Artxibo honetan koalizioei buruzko gogoetatxo bat daukazue. Erdaraz dago:

Atakak, Hasier Larretxea

Liburu-iruzkina:

Hiru gutun Iruñetik, Patxi Zubizarreta

Liburu-iruzkina:

Ez duk erraza, konpai. Koldo Izagirre

Liburu-iruzkina:

Erloju handia, Kenneth Fearing

Liburu-iruzkina:

Hodeien adorea, Joseba Peña

Liburu-iruzkina:

Erretzaileen eremua, Jon Alonso

Liburu-iruzkina:

Bermeo Basatia, Paul Henri Capdevielle

Liburu-iruzkina:

Lehorreko koadernoa, Anjel Lertxundi

Liburu-iruzkina:

Txantxetan ari zara, Tanner jauna? Jean-Paul Dubois

Liburu-iruzkina:

Letrak kalekantoitik. Anjel Lertxundi

Liburu-iruzkina:

Zerrenda

Atzerriko hizkuntzak praktikatu egin behar dira; bestela, nekez ikasitakoa erraz ahaztuko baitzaigu. Gainera, hizkuntza bat (atzerrikoa zein etxekoa izan) ez da inoiz «zeharo» ikasten. Eta atzerriko hizkuntzen kasuan, askoz gehiago da ikasten ez dena ikasten dena baino. Hori dela eta, noizean behin frantsesez irakurtzea gogoko dut, batetik, nire frantses kaxkarrari eusten laguntzen didalako, eta bestetik, frantses liburuek kultura interesgarri batekin harremanetan jartzen nautelako. Azken boladan frantsesez irakurri ditudan liburu batzuen zerrenda daukazue jarraian:

Urtarrilak 12

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko gaur –urtarrilak 12– Bilbon deituta dagoen manifestazioarekin nik ere bat egiten dudala adierazi nahi dut, neure bedeinkapena inori ematen ez badiot ere:

Batak ez du bestea kentzen, Gerardo Markuleta

Liburu-iruzkina:

Zaharrak ez zuen hil nahi, Gaizka Zabarte

Liburu-iruzkina:

Idazleei galdezka, Euskal Herriko Unibertsitatea

Liburu-iruzkina:

Ezjakintasunak, Gerardo Markuleta

Liburu-iruzkina:

Poetikak & Poemak (Heredia, Meabe, Sarrionandia, Suárez eta Uribe)

Liburu-iruzkina:

Whiskey koloreko gauak, Paddy Rekalde

Liburu-iruzkina:

Souvenir, Castillo Suarez

Liburu-iruzkina:

Sinplistak, Hodei Etxarte

Liburu-iruzkina:

Mussche, Kirmen Uribe

Liburu-iruzkina:

Atzerri, Mikel Anza

Liburu-iruzkina:

Kartzelako poemak, J. Sarrionandia

Liburu-iruzkina:

Skanerra, Leire Bilbao

Liburu-iruzkina:

Maiatzaren 1a

Bihar maiatzaren 1a da eta nire ustez denok ahalegindu beharko genuke proposamen bat edo beste egiten, batez ere langabeziaren tasa ikaragarri altua jaisten saiatzeko:

Twist, Harkaitz Cano

Liburu-iruzkina:

Bulkada, Jon Benito

Liburu-iruzkina:

Hamasei ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren

Liburu-iruzkina:

The Curious Incident of the Dog in the Night-Time, Mark Haddon

Liburu-iruzkina:

Kaleidoskopioa, Joxemari Iturralde

Liburu-iruzkina:

Iturrino Handia, Hasier Etxebarria

Liburu-iruzkina:

galderak

Orain dela hilabete gutxi, inkesta labur bat bidali zidaten Euskal Idazleen Elkartekoek. Hona hemen galdera-erantzunak:

Inon Izatekotan, Juan Luis Zabala

Liburu-iruzkina:

Fikzioaren Izterrak, Ur Apalategi

Liburu-iruzkina:

Libreta Horiko Poemak, Pako Juaristi

Liburu-iruzkina:

Spray, Paddy Rekalde

Liburu-iruzkina:

El dolar leiden

Askotan esaten denez, irudi batek mila hitz (edo hamaika bat, gutxienez) balio ditu. Ez dakit hori horrela den ala ez. Epai ezazue zuek zeuek:

Florencio

Honako testu hau nire osaba Velázquez Montejoren omenez idatzi dut. Lapurdiko emakume batekin ezkondua, Baionan bizi zen. Oso gizon adoretsua zela frogatu zigun; frankismoaren garaietan biziki arriskatu zen, PC-ko militante aktiboa izan zelarik. Horrez gain, berez gizon eskuzabala eta oso atsegina  zen. Niri oroitzapen ederra utzi zidan. Aurten hil zen, 94 urterekin, uste dut. Miarritzen erraustu zuten, udako egun batean, goizeko 11:00etan. Ez nintzen azken agurra ematera joan, baina Sagueseko auzoan (Donostia) zain egon nintzen goizeko 11:00ak arte, eta orduan, hondartzara jaitsi eta begiak barrurantz bildu nituen…:

Goiz eguzkitsua zen…

Demagun une batez nobela bat idatzi dudala eta horrela hasten dela:

Udan frantsesez ere irakurtzen

Uda honetan hiru liburu irakurri ditut frantsesez; hona hemen iruzkintxo bana haiei buruz:

Honako artxibo hau

Honako artxibo hau Marjinalia Bildumara pasatu da.

Hementxe nire ondoan

Orain dela zenbait hilabete, poematxo bat jaso nuen lagun zahar batengandik. Gazteleraz bidali zidan, eta niri euskarara pasatzea otu zait. Polita da, sentimendu handikoa, nire lagun Maitinak bere bizilaguna galdu baitzuen urte batzuk  lehenago, eta haren heriotzaren urteurrenean idatzitako poesia duzue honako hau:

Agurra

Iazko Gabonak aldera, Hatsa elkarteko Auxtini bidalitako agurra:

Pasaia Blues, Harkaitz Cano

Liburu-iruzkina:

Colonoscopia

Kolonoskopia bat egin dutenek ziur aski ondo ulertuko duten idazkitxo bat duzue honako hau (erdaraz idatzia):

Hitz gutxirekin esanak

«Hitz gutxirekin esanak – I» txiste-bilduma. Artxibo hau Marjinalia Bildumara pasatu da.

Joan Inazio Goikoetxea Gaztelu

IVAP: Concurso de Traducción año 2012 – Bidegileak (Euskara – Castellano):

Meaulnes Handia, Alain-Fournier

Liburu-iruzkina:

Prostituzioari buruz

Gizarte-iruzkina:

Arrautza ala Oiloa?

Euskarari buruzko gogoeta bat:

Frankenstein

Liburu-iruzkina:

Euli-giro, Uxue Alberdi

Liburu-iruzkina:

Luis Haranburu Altuna eta biok

Aspaldiko partez, banuen gogoa Luis Harnaburu Altunarekin izan nuen harremanari buruzko gogoetatxo bat edo beste egiteko. Hementxe duzue, beraz:

Incendio de Trintxerpe

Trintxerpeko suteari su gehiago botatzeko asmorik gabe esandako zenbait hitz:

Kristalezko begia, Miren Agur Meabe

Liburu-iruzkina:

Matizaciones

Gustatzen zait noizero-noizero nire profil politikoaren gainean zehaztasun bat edo beste ematea. Hona hemen beste holako bat:

Zortzi euskal deitura eta zortzi arrazoi oker

Azken boladan, batzuk tematu dira erakusten euskal abizen askotxoren atzean «espainiartasun lexikala» dagoela, baina astakilo horiek ez dira ohartu ere egin horrekin frogatzea lortu duten gauza bakarra dela erdal abizen askoren atzean euskararen itzala dagoela. Noski, horrek berriz ere ireki digu bidea gure artean mokoka aritzeko. Eta nik… ez dut gutxiago izan nahi izan:

Alkasoroko Benta, Mikel Taberna

Liburu-iruzkina:

Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

Liburu-iruzkina:

Iritzi-artikulua

Gazte-lokalak: Astigarrago Udal Ordenantza Berria.

Artículo de opinión 1

Locales para Jóvenes: Nueva Ordenanza Municipal de Astigarraga. // Artículo de opinión 2

Errateko nituenak, Pello Salaburu

Liburu-iruzkina:

La Grande Belleza

Film-iruzkina:

Denok narkotrafikoaren aurka

// Tod@s contra el narcotráfico

Ispilu hautsia, Mercè Rodoreda

Liburu-iruzkina:

Les mystères des Landes, Pierre Chavot

Liburu bati buruzko iruzkina:

Ladridos

El tema de los ladridos de perros es todo un clásico. Ahí va mi opinión:

Paris

2015eko azaroan en izandako atentatuen ondorioz hildakoak gogoan:

Word

2013 / 2016: tribulaciones y miserias de un indigno procesador de textos:

Ulises, James Joyce

Liburu-iruzkina:

Altxorra

Kolonbiako uretan hondoraturiko altxorra, Alí-Babá eta berrogei lapurrak:

Tácticas

idiotas (empleadas por idiotas) para la creación de puestos de trabajo:

Kritikak

Kritikari buruzko gogoetatxo bat:

Hodei

Egiluz Diez gogoan:

Marina eta María

Marina Menegazzo eta María José Coni gogoan:

Giza ezagutzaren printzipioei buruzko tratatua, G. Berkeley

Mini iruzkina:

Un sueño para Siria

Tolerantes, sí, pero no estúpidos

Propuesta para la acogida de refugiados sirios (o de donde sean)

Hatsa2016

Urtero bezala, HATSAren 2016ko olerki-bilduman olerkitxo batzuk atera dizkidate:

Ustelak

Ustelkeriaren aurpegi ezberdinak // Las distintas caras de la corrupción: // Corruptos

Dagokionari

Herriko espaloiak apurtutako kristalez josita topatzeaz nazka eginda // Harto ya de ver las aceras de mi localidad llenas de cristales rotos: // A quien corresponda

Gorilak Lainopean, Dian Fossey

Liburu-iruzkina:

Euskaldun zaharra versus erdaldun zaharra

Batzuetan, suari su eman behar zaio, nahiz eta erretzeko arriskua izan:

Bizirik eraman zituzten, bizirik nahi ditugu!

// ¡Vivos se los llevaron, vivos los queremos!

Gehiegizko polisemiaren aurka, hizkuntza-zehaztasunaren alde

Liburu-iruzkina: Giza ezagutzari buruzko ikerketa, David Hume.

Hizkuntzen labirintoetan barna (I).

Kim Kardashian pakistandarra

Batzuetan, zeinen tristea den bizitza:

Gogoeta laburra Kim Kardashian «Pakistandarra»ri buruz

// Breve reflexión sobre Kim Kardashian «La Paquistaní».

Gainpopulazioari buruzko gogoeta

// Reflexión sobre la superpoblación

Ahal dugu ala ezin dugu, hortxe dago koxka

// Podemos o no podemos, ése es el quid de la cuestión.

Fidel Castro gogoan.

Euskara

Fidel Castrori buruzko gogoeta laburra / Breve reflexión sobre Fidel Castro: / Castellano

Erraustegia

ri buruzko zenbait gogoeta: // Algunas reflexiones sobre la incineradora: Incineradora

Ulises, James Joyce (II)

Liburu-iruzkina:

Gessica Notaro

, gure elkartasunaren jomugan // , objeto de nuestra solidaridad.

Hatsa, 2017

HATSAren 2017ko olerki-bilduman atera ditudan poematxoak: .

Kakanarru

Sasi-bertso bat, txantxetan hartu beharrekoa: .

Euskaraz patata nola esan

Batzuetan, batek kopetaraino amaitzen du, euskaraz patata nola esan ozta-ozta dakiten baina euskarazko irakaspenak emateko pronto azaltzen diren mingailuze patetikoez.

Hizkuntzen labirintoetan barna (II).

Udare-pastela izpilikuarekin.

Film bati buruzko iruzkina:

Senez 47

Senez aldizkariaren 47. zenbakiari buruzko iruzkin bat edo beste:

Gogoeta

Kataluniari buruzko gogoeta bat / Una reflexión sobre Catalunya:

gogoetak

Liburu baten irakurketatik abiatutako / / Reflexiones surgidas a partir de la lectura de un libro («Gerrak ez du emakume-aurpegirik», Svetlana Aleksievitx).

saio baten harira

A, zer-nolako kalapita sortu zen, orain dela zenbait hilabete ETBk emandako !

Ahmed Tamimi.

The true Wonder Woman:

Gailur Ekaiztsuak, Emily Brontë.

Liburu-iruzkina:

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak», Alice Munro.

Liburu-iruzkina:

Greenpeace

Reflexión sobre el  medioambiente, los plásticos y los vehículos híbridos: .

Gatsby Handia, Scott Fitzgerald

Liburu-iruzkina: .

Epailea eta haren borreroa, F. Dürrenmatt.

Liburu-iruzkina:

Hizkuntzen labirintoetan barna (III).

Atocha.

Debekaturik dago botere judiziala kritikatzea:

Euskal Herriko zientzialariei galdezka.

Zaborrak eta Covid-19:

Hizkuntzen labirintoetan barna (IV).

Jainkoak ez zuen existitzen.

2018an Hatsaren Poesia «Olerki BIlduman» argitara ateratako poema:

Gauez harrizko zubiaren azpian, Leo Perutz

Liburu-iruzkina:

Erle langileen amodioak, Aleksandra Kollontai

Liburu-iruzkina:

Atezainaren larria penalti-jaurtiketan, Peter Handke

Liburu-iruzkina:

A propósito de nada, Woody Allen.

Liburu-iruzkina:

Erabili goldea hilen hezurren gainetik, Olga Tokarczuk.

Liburu-iruzkina:

Fiesta, Ernest Hemingway.

Liburu-iruzkina:

Ulises, James Joyce (III).

Liburu-iruzkina:

Odolik gabe, Alessandro Baricco.

Liburu-iruzkina:

Frantsesa lantzen.

Benetan gertatua.

Beti arte, Kuxki!

Kafe  tristearen balada, Carson McCullers (I)

Liburu-iruzkina:

Kafe tristearen balada, Carson McCullers (II)

Liburu-iruzkina:

Horra  zer pentsatzen dudan negazionistei buruz

// Esto es lo que pienso de los negacionistas

Txakur-izenei buruzko gogoetatxo bat eta txakur izenen zerrenda laburra

Hormako atea eta beste ipuin batzuk, H.G. Wells.

Liburu-iruzkina:

Askatasuna Nasrin Sotoudeh-rentzat

Koalak

// Los Koala

Leherketa demografikoa: seigarren iraungipen masiboa

// Explosión demográfica:  la sexta extinción masiva

Bihotza negar eta irri, Maryse Condé.

Liburu-iruzkina:

Ukraina gogoan (01)

Ukraina gogoan (02)

Ukraina gogoan (03): «Condenar la invasión rusa y apoyar el envío de armas a Ucrania es un mínimo para toda persona de izquierdas

Ukraina gogoan (04)

Ukraina gogoan (05)

Infinitua ihi batean, Irene Vallejo.

Liburu-iruzkina:

Ekaitza eta beste 34 ipuin, Kate Chopin.

Liburu-iruzkina:

Atxaga y Ucrania.

Mahsa Amini: un clamor por la justicia y la libertad / Justiziaren eta askatasunaren aldeko aldarria

Contra la OTAN, paremos la guerra y la barbarie capitalista» y bla, bla, bla.

Winesburg, Ohio, Sherwood Anderson.

Liburu-iruzkina:

Austerlitz, W.G. Sebald

Liburu-iruzkina:

Victoria Amelina gogoan

(zure izena iragarpena da).

La ranita Gustavo se regodea en euskara y castellano

La ranita Gustavo se regodea en euskera y Castellano.

Genocide in Gaza / Genozidioa Gazan / Genocidio en Gaza

Refaat al-Areer gogoan

Lagina

Annie Ernauxen Emakume Izoztua itzultzeko EIZIEk iaz proposatu zuen laginaren zati baten euskarapena baino ez da testu labur hau. Orrialdetxo bat, liburuari hasiera ematen diona. Ez nuen lehiaketara aurkeztu. Lor nezakeen emaitzak jakin-mina piztu zidan, besterik gabe. .

This is for you, Hind Rajab, our lovely little Rana.

Commemorative words / Palabras conmemorativas

Commemorative words / Oroimenezko hitzak

Miopeei dedikatua

Hainbat hizkuntzatan bizitzearen erronkari aurre egin diezaioket, diglosiak berekin dakarren nahasmenduari ere bai, baina ezer gutxi egin dezaket aurreiritzien eta fede txarraren aurka. (Miopeei dedikatua)

Independentzien eguzkiak, Ahmadou Kourouma

Liburu-iruzkina: .

Arrabioen gerra, Karel Capek

Liburu-iruzkina:

Moby Dick, H. Melville

Liburu-iruzkina: .

Gorriren autobiografia, Anne Carson

Liburu-iruzkina: .

Emakume izoztua, Annie Ernaux

Liburu-iruzkina: .

aclaración

De todos modos, y a pesar de lo que he dicho en la entrada 219 (Ukrania gogoan), me gustaría, respecto a las dictaduras de América Latina, hacer una .

Mendia da Askatasuna, Thomas Huber

Liburu-iruzkina: .

Erbesteko gutunak Victor Hugori, Louise Michel

Liburu-iruzkina: .

Kartel antifaxista ala kartel faxista?